Naturguneak

Elgeta-tik lekurik enblematikoenetara eta Pais Vasco-aren espectáculares-etara ibilaldiak egin daitezke. Bere egoera estrategikoa jartzen du, norako guztiak ia distantziakide daudenagatik, Euskadiren zentro osoa. Naturlaes-a parkeetako ume azkarra, biotipo-ak eta Elgeta-ren hurbileko natura-guneak eskaintzen ditugu: guztiak ordu bat baino gutxiago.


Urkiolako Parke Naturala

Argazki:Alexandre Buisse
https://encrypted-tbn2.google.com/images?q=tbn:ANd9GcTrz_i5CWYQO0u4botreH4kYjTDiuBrEN9O1OlQWxPMzuGR0B7K

Argazki: Malene Thysse

Argazki: Block8c

 

Urkiolako Parke Naturala (Vizcaya)

30,4 km, 38 min
BI-623
Atlantikoko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroa osatzen duten mendien erdialdean dago Urkiolako Parke Naturala (5.955 Ha), eta Aramotz mendilerroaren goiko aldeko lur eremuak hartzen ditu. Durangaldea eta Arratia Bizkaiko ibarrek eta Aramaio Arabako haranak inguratzen dute naturgune paregabe hori.Parke Naturalean dagoen mendateari eta gainean bertan San Antonio Abadearen eta San Antonio Paduakoaren omenez eraiki zuten santutegiari zor dio izena Urkiolak. Erromes ugari joan ohi da Parkearen bihotzean dagoen santutegira. Etimologiari dagokionez, Urkiola toponimoa «urki» izenetik dator eta, hala, zuhaitz mota hori nonahi aurki daiteke bertan.
Mendizaletasuna, eskalada eta historiaurreko aztarnategiak
Parke Naturalak hainbat mendizerra eta kareharrizko haitz zuri handiak ditu, eta tartean sakanak eta haran sakonak ageri dira: Aramotz, Eskubaratz, Anboto-Alluitz, Arangi… Mendizale ugari joan ohi da Urkiolako mendien edertasunak erakarrita. Dena den, duda barik, Anbotok (1.330 m), Urkiolako mendirik garaienak, erakartzen du mendizale gehien. Ausartenak Mari sorginaren kobazulora irits daitezke, mendiaren iparraldeko hormatik abiatuta. Espeleologia gustuko dutenek beste leize batzuk ere topatuko dituzte: Askondo, Baltzola, A-1, Abaro–Jentilzubi sistema eta Larrano edo Urrekazulo.Kirol-eskalada gustuko dutenek, berriz, aukera paregabea dute inguru horretako haitz malkarretan, Astxikin, Urrestein eta Alluitzen esaterako. Gaur egun, Euskadiko eskalada eskola garrantzitsuenetariko bat Atxarten dago, eskalatzeko zailak eta errazak diren 400 bide baino gehiago dituela.Horrez gainera, historiaurreko hainbat leize eta aztarnategi topatu dituzte inguru karstiko horretan, Axlorko «babeslekua» eta Bolinkoba, esate baterako. Horietan, Erdi Paleolitoko animalien zein gizakien aztarna asko (harpeetako hartza, elur-oreina, zaldia eta Axlorko arbasoen hortz-haginak) aurkitu dituzte, baita historiaurreko gizakiek ehizatzeko erabiltzen zituzten tresnak ere. Gaur egun, gizakiak artzaintzan (latxa ardiak, behorrak eta behiak) eta basogintzan dihardu inguru horretan.Bestalde, naturgunean hainbat ibilbide egin daitezke, eta, horrez gainera, aisialdirako zenbait gune daude. Debekatuta dago Parkean kanpatzea, baina Urkiolako santutegiaren ondoan bi aterpe daude, bertan lo egin ahal izateko.
OharrakUrkiolako gainaren inguruan Toki Alai Interpretazio-Zentroa dago, eta bertan Parkeko naturaren eta kulturaren ezaugarriei buruzko erakusketa iraunkorra aurki dezakegu. Eraikina pertsona ezinduentzat egokituta dago, gainera. Hara joatea gomendagarria izan daiteke, paisaia hobeto interpretatzen lagunduko digulako.Eskalada eskola dago naturgunean.Kirol-eskalada, rappel, mendi-ibiliak, bizikleta-irteerak, espeleologia… mota horretako kirol jarduerak egin daitezke. Horrez gainera, Parkean bisita gidatuak antolatzen dituzte.

Informazio guztia ikustea

 

 

 


Argazki: Asier Sarasua Garmendia

Argazki:Adra

Argazki: Luistxo.

Argazki: Joxemai

 

Gorbeiako Parke Naturala (Vizcaya)

59,9 km – gutxi gorabehera 56 min

Atlantikoko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroa osatzen duten mendien erdialde-mendebaldean dago Gorbeia eta lerro horretako mendigune nagusienetakoa da. Arabak eta Bizkaiak partekatzen duten eremu menditsu zabala da (20.016 hektarea) eta parkearen izen bera (Gorbeia, 1.480 m) duen gailurra da bi lurralde horien arteko muga.

Mendizale asko eta asko joan ohi dira Gorbeiara, naturgunearen edertasunak erakarrita. Oinez, bizikletaz edota zaldi gainean, Parkean zehar ibil gaitezke mendi federazioek ongi zehaztutako ibilbideetan barrena.

Horrez gainera, bertan aisialdirako guneak ugari daude. Bizkaian, Pagomakurrekoa da nagusia eta Araban, berriz, Baia izeneko gunea dago.

Paisaia anitza

Bi motatako geologia-substratuk paisaia-multzo arras desberdinak sortzen dituzte Gorbeian. Substratu silizeoek paisaia-forma biribilduak eta tonu ilunekoak osatzen dituzte. Horietan, gainera, landarediak lurzorua estali ohi du. Horren adibide garbia da Gorbeia mendiaren gailurra. 18 metroko garaiera duen gurutzea 1899az geroztik dago tontor horretan eta Parkearen beraren ikur bilakatu da.

Bestalde, arrezife itxurako kareharriak dira, kolore argiko haitz malkartsuak, hamaika zulogune, pitzadura, sima eta sakonune izaten baitituzte gainazalean (Aldamin, Lekanda). Laburbilduz, adierazpen karstikoen erakusgai argia dugu; izan ere, ia 500 barrunbe zenbatu dituzte bertan. Mairulegorreta 12 kilometroko ibilbidea duen haitzuloa, estalaktitaz beteta, azpimarratzeko modukoa da, baita Itxinako karsta ere. Mendeetan, urak haitzak zulatu ditu inguru paregabe horretan. Amaitzeko, ezin dugu ahaztu Goiuriko ur-jauzia. Oiardo errekastoak egindako bideari jarraiki, urak 100 metro egiten du behera bertan.

Oharrak

Naturgunea zeharkatzen duten ibilbideei eta interesgune nagusiei buruzko informazioa ematen dute Parkearen interpretazio zentroetan:

Sarriako Parketxea (Araba) 945 430 709
Areatzako Parketxea (Bizkaia) 946 739 279

Mendi-ibiliak, bizikleta-irteerak, kirol-eskalada, rappela, arku-tiroa, multiabentura, trekking, zaldi-irteerak, espeleologia… mota horretako jarduerak egin daitezke.

Saldropoko hezegunean (Barazar gainean) dagoen bidegorria pertsona ezinduentzat egokituta dago.

Hainbat gunetan gauez bakarrik kanpa daiteke, baimena eskatu ondoren.

Argazkia: Joseba del Villar

Argazkia: Joseba del Villar

Populazio-mapa. Eusko Jaurlaritza

Hegaztiak Urdaibai-n ikusiz

Ezteietako lumajeko ubarroi Handi eta Motoduna

 

Urdaibaiko Biosfera Erreserba (Vizcaya)

55,9 km – gutxi gorabehera 1h 0 min
Bizkaiko Golkoko urmael batean kokatuta dago Urdaibaiko Biosfera Erreserba, Busturialdean, (Bizkaia) hain zuzen ere. Naturgune honek hainbat paisaia biltzen ditu inguru paregabean: itsaslabar eta hondartzak, baso eta errekak, eta padura eta ibaietako ibarrak, besteak beste.
Mundakako itsasadarra, Urdaibairen erdigunea
UNESCOk Biosfera Erreserba izendatu zuen 1984an, eta haren erdigunea Mundakako itsasadarra da. Ur geza eta ur gazia batzen dira itsasadar horren amaierako hareatzetan (12 km), Euskadiko hezegune garrantzitsuenean. Urtero, neguan batez ere, hegazti migratzaile hauek ikus daitezke bertan atseden hartzen: lertxun hauskarak, ubarroiak, txenadak, mokozabalak, antxetak eta lohi eta hondarretan lurperatuta edo erdi lurperatuta bizi diren animaliak jaten dituzten limoetako hegazti asko.Urdaibaiko Biosfera Erreserba Oka ibaiaren arroan dago. Gernika-Lumo da inguru horretako herri nagusia, eta paisaia bikaina osatzen du landaguneko beste herri eta herrixkekin batera. Mundakako itsasadarra ikustea beti merezi du, itsasgora zein itsasbehera egon. Gainera, itsasadarraren alde banatan dago errepidea; Gernika-Lumo eta Bermeo lotzen dituena da bata, eta, Elantxobera bidean, Gernika-Lumo eta Laga batzen dituena bestea. Hortaz, hainbat ikuspegitatik begira diezaiokegu itsasadarrari.Itsasertzean bertan, itsasadarraren ekialdean, Ogoño edo Atxurkulu lurmuturra dago eta ubarroi mottodunak eta belatz handiak bizi dira bertan. Kareharrizko haitz handiaren magalean, Laga, jende andana hartzen duen hondartza ederra, ageri da. Flora psamofilo, hareatza eta dunetako berezko landaretza, ikus daiteke bertan. Itsasadarraren bokalearen parean berriz, Izaro uhartea dago. Han, kaio hankahoriek eta lertxuntxo txikiek (orain gutxi sartutako espezieak) habia jartzen dute.Itsasbehera dagoen orduetan, hondartza zabalak ageri dira bokalearen inguruan. Halaber, Ibaian gora, Gautegiz-Arteagatik Kanalara doan bidean batez ere, balio ekologiko handiko padura ikus daiteke errepidetik bertatik.
Santimamiñeko kobazuloak eta Omako basoa
Bestalde, Urdaibaiko barrualdean, aipatu beharreko bi leku daude: Santimamiñeko kobazuloak (bisitarientzako itxita) eta Omako basoa. Kareharriaren higaduraren ondorioz inguru honetan sortu diren haitzuloak historiaurreko ehiztariek erabili zituzten, aterpe bezala. Horietako bat Santimamiñe dugu, Kortezubi herrian. Han, harpeetako artearen erakusgarri bikaina utzi ziguten gure arbasoek, ehizatu ohi zituzten animaliak pintatu baitzituzten. Beste zenbait haitzulotan, berriz, gure aurrekoek utzitako materialak (hezurrak eta tresnak) aurkitu dituzte.Inguruetan, Omako baso liluragarria dago. Artearen eta naturaren arteko harreman berria ezarri zuen Agustin Ibarrola artistak bertan, hainbat pinu margotu eta bizia emanda. Hala, mihise erraldoia egin zuen, ibilian eta perspektibekin jolasean bisitariak berriz osa dezakeen mihisea.
Oharrak
Baimenduta dagoen lekuetan egin daiteke arrantza, betiere arauak errespetatuz.Urdaibaiko mendigunea ez dago pertsona ezinduentzat egokituta.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

GUIA HEGAZTIETAKO ACUATICAS-a URDAIBAI-an (Eusko Jaurlaritza)ERDERAZ.

Pages: 1 2