![]() Diputaziñoko etxia, Elgeta. Garikoitz Estornès Zubizarretaren argazkia,1989. Entziklopedia Auñamendi
|
HISTORIAElgeta inguruan Neolito eta Eneolitoko aztarna arkeologikoak daude. Hala ere, hiribilduaren benetako sorrera Kristo ondorengo XIV. mendean izan zen. 1335eko irailaren 13an Gaztelako Alfontso XI.ak Valladoliden Hiri Gutuna agindu eta Elgetako hiribildua fundatu zuen Maiako zelaietan. Gasteizko forua eman zion eta baita Elgetako hiribildura bizitzera joaten zirenentzat baino izango ez ziren hainbat pribilegio ere: Hasiera batean, Hiribilduko biztanleek zenbait arazo izan zituzten Hiri Gutuna aplikatzeko orduan, eta 1338ko abuztuaren 20an Alfontso XI.a Erregeak Guadalajaran beste dokumentu bat egin behar izan zuen hiribilduaren jabetzak zein ziren zehazteko. Honako muga hauen barruan finkatu zituen jabetzak: Larrasole, Asurtzako saroea, Arretako ura, Iraegiko mugarriak, Arrolarazeko mugarria, Idoizarragako mugarria, Egoarribia Behekoa, Ansolako saroea, Ego ibaitik gora Berengarateraino, Ganeremendia eta Epelako ura (Epelerreka). Goian aipatutako dokumentuak Gipuzkoako Merio Nagusiari, Ladron de Gebarari, hiribilduaren barrutia mugatzeko agintzen zion, bertako biztanleek hiribildua populatu, abereak izan, lurrak landu etab. egin ahal izateko. Handik urtebetera, 1339ko abuztuaren 26an, Elgetako alkateak, Juan Garcia de Galarragak, Juan Ibañez Arrasateko Eskribau Publikoaren aurrean dokumentuan esandakoa betetzea lortu zuen. Hala eta guztiz ere, mugatze horren aurka agertu ziren batzuk eta Enrike II.a erregeak Errege Zedula bat egin zuen 1871ko irailaren 15ean Toroko Gorteetan, jurisdikzioko biztanle guztiei mugatze hori errespetatzeko agintzen ziena. 1348ko ekainaren 16an, Bergaratik gertu dagoen Oxirondo auzoak Elgetatik banatzea eta Bergarako hiribilduarekin elkartzea erabaki zuen. Ahaide Nagusien arteko liskarretanElgetak bandokideen borroketan aktiboki hartu zuen parte. Elgetako jaunek (Ganboatarren bandoko Ahaide Nagusiak) beren tropelekin hartu zuten parte inguruko erasoaldietan, bereziki Oinaztarren aldeko ziren aldameneko udalerrien kontra. 1446an, Garcia de Elgeta jaun eta ahaide nagusia hil zen borroka horietako batean. Handik bi urtera, 1448ko ekainaren 23an, bi bandoen arteko gertakaririk odoltsuena jazo zen: Arrasate erretzea. Elgetar askok hartu zuen parte gerra-gertaera horretan. Garai hartan Arrasaten bi familiak nahi zuten hiribilduaren agintea lortu. Familia horietako batek Ganboatarren bandoa zuen bere alde eta besteak, berriz, Oinaztarren bandoa. 1448ko ekainaren 23an, Ganboatarrek, Oinaztarrak garaitu ezinik, hiribildua erretzea erabaki zuten. Izugarrizko hondamena gertatu zen eta odol asko isuri zen. Erreketa horren ondorioz, 1456an, Erregeak Ahaide Nagusien dorretxeak botatzea eta eurak erbesteratzea agindu zuen. 1476an elgetarrak Fernando Katolikoa Erregearekin batera Frantziako Luis XI.aren kontra borrokatu ziren. Frantziako Luis XI.ak, bere aldetik, Gipuzkoa indarrez hartu eta Espainiarekin gerran ari zen Portugalekin bat egin zuen. XV. mendearen amaieran, Elgetak eztabaida handia izan zuen Eibarrekin lur-muga batzuk zirela medio. Urte batzuk beranduago beste eztabaida bat izan zuten probintziako batzarretan euren ordezkariek hartu beharreko lekuagatik eta botoa emateko ordenagatik. Azkenik, Eibar korrejidorearen ezkerraldean eta Elgeta eskuinaldean jartzea eta botoa lehendabizi Eibarko ordezkariak ematea erabaki zuten. Frantziako Koroaren aurkako gerrakKonbentzio-gerra (1793-1795) ere gertutik bizi izan zuten. Guda horren ondorioak batez ere ekonomikoki jasan behar izan zituzten eta gerra-gastuei aurre egiteko lur komunalak saldu behar izan zituzten. Elgetak Frantziaren kontrako Espainiako Independentzia gerran (1808-1814) hartu zuen parte eta orduan ere elizako zilarra hipotekatu eta ondasun komunal batzuk saldu behar izan zituzten armadaren gastuak ordaindu ahal izateko. XIX. mendeko Karlistaden ondorioz oraindik handiagoa egin zen herriaren finantza-krisialdia. Lehen Karlistadan Elgetak On Karlosen Frantziara joan aurreko azken harenga ikusi bazuen ere, bigarrenean, liberalen tropei kontra egiteko azken ahaleginaren lekuko izan zen, Intxorta mendiaren eta San Esteban baselizaren artean. Ubera eta Angiozar auzoak 1927. urtean banandu eta Bergarako hiribilduaren parte izatera pasatu ziren. 1924ko maiatzaren 18an gertakari garrantzitsua jazo zen Elgetan: Euskal Herriko Mendi Federazioa sortu zen. Ordutik Elgeta estu-estu lotuta egon da euskal mendizaletasunaren historiarekin. 1936ko gerra zibilak izugarrizko kalteak eragin zituen hiribilduan; izan ere, frontea Elgetako mendietan egon zen 7 hilabetean. Ondorioz, armada nazionaleko hegazkinek eta artilleriak eraikin gehienak suntsitu eta biztanle ugari hil zituzten. Gerra-ondoko urteak oso gogorrak izan ziren ekonomiari eta industriari dagokienez. Hala ere, pixkanaka-pixkanaka eta biztanleen izaera lehiatsuari esker, Elgetak gainditu egin zituen urte gogor haiek. 40ko hamarkadan jarduera industrialak hazkunde handia izan zuen eta gaur egun ere jarraitzen du izaten, industrian ez ezik baita gizarte eta hirigintza-sektoreetan ere. BiztanleakEuskal lurraldea, orografia dela-eta, tradizionalki toki egokia izan da belarjale handiak bizitzeko eta, horregatik dira, hain zuzen, ehiztariak herri honetako biztanleak. Gizakiaren bizitzarako hain beharrezkoak diren ehiza, ura eta zurari esker, euskal lurraldeak erakarri egin izan du gizakia. Gure antzinako arbasoen zantzuak agertuz joan dira denboran zehar, euskal lurraldean etengabe ezarri diren lur-geruzak aztertuz. Horren haritik, Euskal Herriko Historiaurrea bi kultura hauen barruan sartzen da:
Paleolitoan gizakia kobazuloetan bizi zen familiaz gaindiko taldeak osatuz, ehizatzeko helburuarekin. Mota guztietako animaliak ehizatzen zituzten, batik bat, zezenak, oreinak, errinozeroak, basurdeak, putreak… Zentzu artistikoa, magikoa eta erlijiosoa zuten objektuen industria garatzen hasi ziren eta garai horretakoak dira baita labar-pinturak eta lehen grabatuak ere. Neolitoan eraldaketa garrantzitsuak gertatu ziren eta horien artean soziologikoak dira nabarmentzekoak. Herria sortu zen eta horrekin batera kultur fenomeno nahiko iraultzailea. Gizakia, nolabait ehiza baztertu eta animaliak (behiak, ahuntzak, ardiak, …) etxekotzen hasi zen. Horrela bada, animaliak taldeetan bildu eta produkzio-ekonomia berria sortu zuen, herriei egonkortasuna emanez. Neolitoan euskaldunak aitzurrak leuntzen hasi ziren, ofita izeneko harri batez eta mailuez. Halaber, zeramika egiteari ekin zioten, eta buztinezko ontziak sortu zituzten. Ontziok mota guztietako elikagaiak egosteko eta, batik bat, ura bizilekuaren barruan gordetzeko erabiltzen ziren. Garai honetan sortu zen, baita ere, nabigazioa eta, horretarako, zuhaitz-enbor hutsen bidez eraikitako piragua txikiak erabili zituzten. Neolitoaren beste ezaugarrietako bat zedarri monumentalak, trikuharrietako lurperatzeak eta leundua izaten hasi zen industria litikoa dira. Alderdi erlijiosoari dagokionez, badirudi euskal gizakiak animalia formako jenioak gurtzen zituela. Eskeletoen orientazioa kontuan hartuta, berriz, esan daiteke aldi honetako gizakiak eguzkia ere gurtzen zuela. Bigarren kultura horretako, hau da, gizakia artzain hasi zen garaiko aztarna batzuk aurkitu dira Elgetan. Neolitoari kronologikoki Neolitoaren azken fasean sartzen den Eneolitoak jarraitzen dio. Aldi honetan gizakien bizimoduan berebiziko aldaketakgertatu ziren:
Eneolitoko harri leunduzko aizkora bat dugu Elgetan, gaur egun Bergarako udalerriaren barruan dagoen Uberan aurkitu zena. Halaber, Irutontorretako gainean bi galgan dolmeniko aurkitu ziren. Beraz, badirudi Neolitoan behintzat gizakia bizi izan zela Elgetan. Neolitotik Goiz Erdi Arora bitarteko aldian, mila urte baino gehiagoko isilunea dugu, ez baitugu aurkitu epealdi luze horretan Elgetako herriak egin zuen bizimoduaren berri emango digun aztarnarik. Hiribilduaren sorreraErdi Aroan, berriz, lehen herri-asentamenduak Jalotza eta Olaegi baserrien inguruan egin ziren; zehazki, udalerriaren beheko aldean, Bergararako bidean Ubera auzotik hurbil. Hain zuzen baserri horien inguruetan, Elgeta eta Uberako lehen gurtza-lekua izan zen eta gutxienez XIV. mendearen lehen erdian eraiki zen Uriarteko Amaren Santutegiaren aurriak daude. 1335eko irailaren 13an, Alfontso XI.ak herri-gutuna eta Gasteizko forua eman zizkion herriari eta, horren bidez, Elgetako hiribildua sortu zen Maia inguruan. Agiri horretan, erregeak Elgeta sortzeko arrazoia azaltzen du: por facer bien y merced a todos los que quisieren venir, poblar e morar en la puebla nueva que se face en los campos de Maya, a la cual puebla ponemos el nombre de Elgueta , que es frontera de Vizcaya. Elgeta sortzeko arrazoiak ez ziren izan ez komertzialak ez industrialak, baizik eta politiko-territorialak eta, horregatik hain zuzen, mugatu zen Elgetako bizimodua abeltzaintza eta basogintzara. Udalerria, barrura sartu ahal izateko ateak zituen harresi batek babesten zuen. Egitura hori zen egokiena izan zitezkeen lapur eta gerra-erasoetatik babesteko. XIII eta XIV. mendeetan egoera sozio-ekonomikoak hobera egin zuen:
Industriak eta merkataritzak indarra zuten arren, eta 1338. urtean eman eta 1371n berretsitako pribilegioetatik ondorioztatzen denez, Elgetan abeltzaintza zen nagusi. Hiribildua kanpotik ezarritako beharrengatik sortu zen eta, horregatik, izaera berezia izan zuen: hiribildua jendeztatzeko deiak egin ziren eta, horren truke, hainbat ordain jaso zituen; pribilegio horiek Gipuzkoan Hondarribiak bakarrik izan zituen. Larreen akotazioak barruko bizitzari laguntzeko helburua zuen, nahiko talde edo nukleo handiak eratzeko besteko lurrak ematearen bidez dibisio geografiko politikoko mugan lurra defendatuko zuen armada handia izateko. Arrazoi horregatik, XIX. mendearen amaierara arte Elgetako ekonomia abeltzaintza eta basogintzan oinarritu zen. Baina XIX. mendearen amaieratik aurrera aldaketa sakonak izan ziren:
Gaur egun, Elgetak euskaldun portzentaje altua du eta UEMAko kide da. Elgetan hitz egiten den euskalkia bizkaiera da. Testua: Elgetako Udala |