|
Hondartza onenak Elgeta-ko ordu bat baino gutxiago.
|
|
Zarauzko hondartzaGipuzkoako hondartzarik handiena dugu Zarauzkoa, 2.500 metrorekin. Urre koloreko hareatza fina dauka.Ondoan, itsas pasealeku ederra du, tabernaz, kafetegiz eta jatetxez josita. Zarauzko hondartzan olatu handiak sortzen dira, eta horrek mundu zabaleko surflariak erakartzen ditu. Nazioarteko txapelketa ugari egiten dira urtero Zarautzen.Halaber, leku aparta da eguzkiaz eta itsasoaz gozatzeko, ekipamendu bikainak baititu. Ingurumenaren kudeaketan egindako lan onari esker, ISO 14001 ziurtagiria jaso du.Hondartzaren ekialdeko muturrean, golf zelaitik hurbil, Iñurritzako Biotopo Babestua aurkituko du bisitariak; balio handiko gune naturala da, zalantzarik gabe. Biotopoan barrena ibilaldia egin dezakegu pasabide batetik, eta, modu horretan, padurek, itsaslabarrek eta dunek marrazten duten paisaia ederra ikusteko aukera izango dugu.
Desde Elgeta en coche por la A8: 38 minutos
|
Saturraran hondartza (Mutriku)Gipuzkoako kostaldearen mendebaldeko muturrean dago Saturraran hondartza, Bizkaiarekin muga egiten duen ingurune ederrean. Olatuak indarrez iristen dira bertara. Bi haitzen forma bitxia nabarmentzen da inguru horretan. Kondairak dioenez, Satur eta Aran maitaleen itxura dute. 300 metro ditu, eta urre koloreko harea. Ondoan, autoak uzteko toki zabala eta bazkariak eskaintzen dituen taberna daude. Inguruetan, gainera, kanpina eta nudistentzako gunea daude. Kirola gustuko dutenek aukera paregabea dute uretako zenbait kirol egiteko, piraguismoa eta windsurfa, esaterako. Horrez gain, pasieran ibiltzeko toki paregabea da, itsasertzetik zein Saturraran eta Ondarroako hondartza lotzen dituen bidean zehar. |
|
Zazpi Hondartza (Mutriku)Urpekaritzaren eta nudismoaren zaleek kala harritsuko edertasun sendoko ondorengotza malkartsu hau estimatzen dute.Bainu-baldintzak: Hondartza irekia
Elgeta-tik AP-1a autoan: 38 minututan Fitxa teknikoa Argazkia: http://www.gipuzkoaturismo.net |
|
Mutrikuko Portuko hondartzaIzenak berak argi erakusten duenez, Mutrikuko portuaren ondoan dago hondartza txiki eta atsegin hau, kostaldeko herri horretako hirigunetik oso gertu.Urre koloreko harea lodia du. 180 metro ditu, eta olatuek gogor astintzen dute. Uretako hainbat kirol egitako aukera eskaintzen du, piraguismoa, windsurfa eta urpekaritza, adibidez.Zerbitzuei dagokienez, itsasaldien arabera funtzionatzen duen igerileku naturala, tabernak, jatetxeak, dutxak, komun publikoak eta aldagelak daude inguruetan. Uda garaian, gainera, jolastokiak jartzen dituzte haurrentzat.
|
|
|
Ondarbeltz hondartza (Mutriku)Izenak berak argi erakusten duenez, harea xehea eta iluna duen hondartza da Ondarbeltz. Mutrikuko herriarena den arren, Debako erdigunetik gertuago dago, udalerri horri izena ematen dion ibaiaren bokalearen ezkerraldean, alegia. 120 metroko luzera du eta, zerbitzuei dagokienez, dutxak eta komun publikoak ditu. Horrez gain, taberna, haurrentzako jolastokia, frontoia eta aparkatzeko tokia daude inguruan. Eguzkiaz gozatzeko eta bainu freskagarria hartzeko aukera ez ezik, hainbat kirol-jarduera egiteko parada ere badago Ondarbeltzen, windsurfa eta piraguismoa, esaterako.
|
|
Debako Santiago hondartzaDebako Santiago hondartza Gipuzkoako mendebaldeko kostaldean dago, herriaren izen bera duen ibaiaren bokalearen ondoan. 400 metroko luzera du eta mutur batean dagoen Lapari hondartza ere hartzen du, guztira 80.000 metro koadroko hareatza sortuz.Urre koloreko harea xehea daukan hondartza honetan olatu biziak izaten dira. Gainera, paseatzeko leku aparta da, itsasertzean zein hondartza inguratzen duten hiru itsas pasealekuetan.Zerbitzu eta instalazio apartak ditu: dutxak, aldagelak, arropazaindegia, komun publikoak, eguzki-oihalak eta itzalkinak.Kirol-jarduera asko egiteko aukera ere eskaintzen du, surfa, piraguismoa eta windsurfa, besteak beste. Horrez gain, ingurumen kudeaketaren ISO 14001 ziurtagiria du.
|
Sakoneta-ren Kala – ItziarArtean Zor dezan eta Zumaia-k kokatzen du, Mendata-ko edo Elorriaga-ko hurbilak bezala, nudismoko praktikatzaileentzako ideala eta paisaiak ehuneko ehun naturalak bilatzen dutenak den kala txiki hau.
|
|
|
Itzurun hondartzaGipuzkoako kostaldeko gunerik ikusgarrienetako batean dago Itzurun hondartza. Aldameneko itsaslabar malkartsuek, 150 metroko luzera duten kareharrizko pareta bertikalek, zur eta lur utziko dituzte bisitariak. Flish izeneko fenomeno geologikoaren ondorio dira, mende luzez itsasoak eragindako higaduraren emaitza, alegia. Itsaslabar ederren artean ezkutatuta dago, beraz, urre koloreko harea fina duen Itzurun hondartza, Zumaiako erdigunetik oso gertu. 270 metro ditu, eta olatu handiak izaten dira bertan. Hori dela eta, uretako kirolak egiteko aproposa da, surfa, piraguismoa eta bodyboarda egiteko, adibidez. Gainera, oso instalazio erosoak ditu, dutxak, komun publikoak eta eguzki-oihalak jartzeko gunea, besteak beste. Horrez gain, taberna bat dago hondartzaren alboan (uda sasoian bazkariak ematen dituzte) eta, metro gutxira, berriz, ikuspegi zoragarriak dituen talasoterapia zentro bat. |
|
Santiago hondartza (Zumaia)Santiago hondartza Zumaiako kanpoaldean dago, Urola ibaiaren bokaleko paduren eta Getariara doan N-634 errepidearen artean. Hondartza handia da; luzeran 350 metro ditu eta zabaleran, berriz, 175 metro. Familiarekin edota lagunartean egun pasa joateko leku aparta da. Inguruan gune berdeak daude, eta haurrentzako jolasak eta taberna aurki ditzakegu bertan. Gainera, instalazio onak ditu, dutxak eta komunak esaterako, eta autoa uzteko tokia dago errepidearen ondoan. Itsasoa bare egon ohi da Santiago hondartzan baina, tarteka, olatuek zertxobait astintzen dute. Inguru eder eta lasai honetan uretako hainbat kirol egiteko aukera izango du bisitariak, windsurfa eta piraguismoa, besteak beste. Pedaloak alokatzeko aukera ere badute itsasoan paseo eder batez gozatu nahi dutenek.
|
|
Gaztetape hondartza (Getaria)Getariako Arratoia ezizenaz ezagutzen den San Anton mendiaren babesean dago Gaztetape hondartza, herriaren mendebaldean. Urre koloreko harea dauka 210 metroko hondartza honek. Surflari asko joan ohi da Gaztetape hondartzara ohola besapean hartuta olatuez gozatzera. Halere, beste zenbait kirol egiteko aukera ere badago Gaztetapen: windsurfa, piraguismoa eta kirol-arrantza, besteak beste. Autoa uzteko tokia dago inguruan eta, horrez gain, hainbat zerbitzu eskaintzen ditu: dutxak, paperontziak, sorosleak…
|
|
Malkorbe hondartzaGetariako bi hondartzetako bat da Malkorbe. Herriaren erdigunetik oso gertu dago, belauntziak eta yateak porturatzen diren kirol portuaren alboan, hain zuzen ere. San Anton mendia, Getariako Arratoia izenaz ere ezagutzen dutena (animalia horren itxura duelako), ikus daiteke Malkorbetik. Luzeran, 420 metro dituen hondartza polita eta lasaia da, eta ez da olatu handirik izaten bertan. Horrez gain, hainbat zerbitzu eskaintzen ditu: iturriak, komun publikoak, dutxak, pertsona eziduentzako sarbideak, haurrentzako jolasak, etab. Hondartza zainduta dago eta, horrez gain, inguruan tabernak ditu. Lagunekin edo familia giroan egun pasa joateko leku aparta da Malkorbe. Kirola egiteko ere eremu berezia du. Besteak beste, boleibola, piraguismoa, urpekaritza eta winsurfa egin ditzakegu bertan.
|
|
Antilla hondartzaAntilla hondartza inguru paregabean dago, Oria ibaiaren bokalearen ondoan eta Kukuarriren, itsasoraino malda malkartsuak dituen mendiaren, babesean. 1997an berriztatu zuten hareatza, eta 3.500 metro koadro ditu egun. Alboan, haurrentzako jolastokia duen parke ederra, kanpina eta itsas-pasealekua daude. Horrez gain, hiru jatetxe daude hondartzaren sarreran, askotariko jakiak dastatzeko. Antilla hondartza egun pasa joateko leku aproposa da, hainbat zerbitzu baititu: komun publikoak, dutxak, sorosleak eta autoa uzteko toki zabala. Arrantzan aritzea gustuko dutenentzat leku aparta da, baita uretako beste zenbait kirol egiteko ere, surfa, piraguismoa eta windsurfa, besteak beste.
|
Kanalape hondartza (Gernika-Urdaibai-ko itsasadarra)FITXA TEKNIKOA Deskribapena: Hondartza Ezaugarriak: Estuarioaren barnean kokatutako urrezko hondarreko hondartza isila. Sarbidea: BI–a Gautegiz Arteaga-ren eta Ibarrangelu-ren arteko 3234 errepideak, Kanala-ko auzoaren parean hartzen du eliza atzean jaisten den eta oinez egin behar den caminito-a. Luzera: 370 m Azala: 106.000m² itsasbehera / 42.000 itsasgoram²-a IRADOKIZUNAK Ur-hornikuntza eramatea. Hondakinak erretiratuz kala garbi mantentzea. 55,2 km – gutxi gorabehera 59 m
|
|
|
Laga hondartza (Urdaibai)Urdaibaiko Biosfera Erreserban bertan eta Ogoño (279 m) lurmuturraren alboan kokatuta dago Lagako hondartza, Ibarrangeluko udalerrian. Bizkaiko kostaldeko hareatzarik ederrenetakoa dugu. Urre koloreko harea fineko dunek osatzen dute hango paisaia. 574 metro luze den hondartza itsasoari irekita dago eta hala, surflari asko joaten dira bertara, olatuak hartzera. Uretako beste zenbait kirol egiteko aukera ere badago, bela eta piraguismoa, esaterako. Ausartenek Ogoñotik egiten dute salto, parapentean. Halaber, Lagan, hainbat zerbitzu daude erabiltzaileen eskura: Dutxak, komun publikoak, aldagelak, etc. Horrez gainera, sorosleak eta hondartzainak egoten dira hondartza zaintzen. Bestalde, autoa uzteko aparkaleku handia, taberna, jatetxea, pasealekuak eta aisialdirako guneak ditu hareatzak inguruan. Aipatzekoa da ere ISO 9001 (kalitatea) eta ISO 14001 (ingurumenaren kudeaketa) ziurtagiriak lortu dituela.
|
Laida hondartza (Urdaibai)
|
Informazio-iturriak: